Goi hori nun dan ez dakigun arren

Lankideak harrituta utzi dituzu zure indar, zure eusteko ahalmena,  zure aurrera egiteko joera eta jarrera zenbaiteraino azaldu dituzun ikusita. Azken ordurarte normaltasun osoz gure artean jarduteko gogoz eta asmoz. Gauzak zorrotz eta ongi egiteko intentzioaz. Zu bezelakoak erakutsi ahal izan digute empresa bat aurrera aterako bada  gauzak ondo eginaren ondorio izango dela. Ez inoiz alperren kontua. Lanaren ondorio. Pertsona diferenteak gure tarteko ba ditugu ere, gauzak ondo eta zuzen eginez. Ez dago besterik. Ez dago bromarik. Lana sortzea eta mantentzea horrelakoxea da. Serio jokatu, gauzak ondo egin, alperrikako bitartekoak ezabatu, alderatu. Eta aurrera  begiratu. Begirada horretan zuri pertsonalki tokatuko zaizun bizi esperiantzaz haratago iristen bada ere zure susmoa, asmoa, gogoa. Ez bait doaz, tamalez beti bat. Erdi bidean gelditu zaigu Juan Ramon Ayerbe. Erropak nola garbitu asmatuko degu aurrerantzean ere baina bere lana eta konpromisoa ulertzeko modua gure barne muinean gorde beharko genuke Gureaken ADNa delakoan, ez  bait da hain erraza lanaren funtsa eta mamia non sustraitua dagoen antzematea.

Zaudenean zaudela, garbi izan Juan Ramon zure arrakastak indartuko dituela beste batzuen egitasmoak.

Zaude zaudenean. Zaude goian.

 

CANTO FUNEBRE.

Recién celebrado el funeral de despedida del mundo de los vivos de un compañero nuestro Juan Ramón Ayerbe, he querido  dedicarle en el idioma en el que nos relacionábamos un reconocimiento a su manera de entender el trabajo con un grado de compromiso personal/profesional no muy habitual en la actual cultura de las organizaciones. Hay personas que no sé si son de la “vieja escuela” que siempre han sabido que crear y mantener empleos, sean o no de personas con discapacidad, era algo serio, nunca una broma o algo ligero, con compromisos relacionados con la calidad y la productividad como soporte básico de la sostenibilidad de los puestos de trabajo. Pocas pancartas y mucho y concienzudo trabajo. Hemos perdido en Gureak una joya. La familia ha perdido más. Nosotros seguiremos siendo capaces de lavar ropa de manera eficiente en nuestra lavandería gracias a las mejoras que nos fue incorporando,  pero lo principal, lo que perdurará, es su manera de entender el trabajo profesional al servicio de la generación de empleo para los que lo tienen más difícil. Espero que tu ejemplo Juan Ramón no ha ya sido en balde. Gracias. Mila esker.