Es una de las maneras que tenemos en euskera para referirnos a la discapacidad,  y mi comentario viene a propósito de una petición que se nos había cursado de escribir en nuestro minoritario idioma un artículo para su publicación en una nueva revista de temática social (GIZADIBERRI).

Hecho el trabajo, ponemos a disposición para su lectura por parte de los lectores vascoparlantes que tenemos como seguidores del “blog” el texto del artículo en cuestión como contribución a los mismos y al tratamiento normalizado de un idioma que tampoco tiene una historia fácil ni un futuro despejado.

Lo que venimos a defender en el mismo reitera ideas ya apuntadas en el blog de acercarnos a la persona con discapacidad con la idea clara de descubrir y potenciar sus capacidades jugando de alguna manera a la ficción de que las limitaciones han quedado atrás y de que en el futuro que representa la idea de GUREAK 5.0. la “persona” seguirá siendo el objetivo y a la vez estimulador de lo que hagamos para estas organizaciones cuya razón de ser seguirá vigente en tanto exista la necesidad de articular programas de discriminación positiva que nos acerquen a la igualdad de los hoy desiguales.

(versión original en euskera)

DESGAITASUNA

Zertaz tokatuko litzaiguke hitzegitea? Desgaitasunari buruz? Ala gaitasun ezberdinak dituzten pertsonak nola kontutan eta ardurapean hartu zerbitzu sozialen ikuspegitik?

Eztabaidatu dezakegu hortaz. Desgaitasunean, ezintasunean, zailtasunetan, gutxitasun fisiko edo psikikoetan kolpatuta bizi diren gure herrikideen egoerataz jardun behar degu, edo eta beste modu batera ikusten lagunguko gaituzten “anteoju” berri batzuk jarri eta pertsona guziak, hiritar oro, bere ahalmenak azaleratu eta nabarmentzen  saiatuko ginateke, persona bakoitza zertarako gai den aztertuz, erdi ezkutaturik azaltzea kostatzen zaizkion gaitasun eta doaiak izpilu aurrean eta gizarteari aurre eginez jarriaz?

“Gai gera bai…” lemapean gabiltza GUREAKen gure historiaren 40 urteurrena ospatzen, eta sarritan esan izan ohi dugu gure profesional eta teknikarien arteko berba saioetan guregana gerturatzen zaigun pertsonari bere desgaitasun agiria eskatzen zaiola programaren batean parte hartu ahal izateko lehen tratoan, baina une horretatik aurrera zertarako den gai asmatzea izaten dela gure asmo ia bakarra. Eta erakusten hasi den gaitasun izpi hori nola loratu, nola garatu, zein laguntza eta elkarlana eskainiz osatu dezakegun esnatu zai dauden habilezia preziatu hoiek.

Behin gure sarrerako atea pasatuz, ezintasunak atzean geldituko lirateken fikzio iokoan murgilduko gera hala tokatu zaion pertsonarekin konplizitate asmo betean eta hortik aurrerakoak egunean eguneroko lanean gaitasunak gaindituz eta helburu personal berriak bilakatuz gure esku hartzen ditugun “demandan” etorritako hoiek beraien buruarekiko gustora sentitzea eta bizi kalitatea bermatzea izango degu egiteko nagusi.

GUREAKen lau hamarkada daramatzagu honelako “okurrentziaz” jabetuta eta arro esan dezakegu geroz eta indar handiago hartzen ari dela gure lanean desgaitasunaren arazoa ikusteko modu honek.

Gure buruari galdetu ere egiten diogunean zein nolakoa izan daiteken bosgarrengo hamarkada bat, bai guri zuzenean dagokigunean eta bai nola ez publikotasunaren eskutik markatuko zaizkigun politiketan, GUREAK 5.0 deitu izan diogu datozen urteetarako azaltzen zaizkigun desafio eta gainditu beharreko erronkei.

Azken finean bosgarrengo hamarkada horretan asmatu beharko ditugunak zer ikusi gutxi izango dute azken hogei edo berrogei urtetan egin degunarekin; baina nolakoak izango dira aldaketa hoiek?

Eboluzioan gabiltzanok prest ote gaude disruptzaile izango diren pentsamolde eta egituratzeko sistema berritan buru belarri sartzeko? Guk, kudeatzaileok, gure buruari ere gai al geran galdetuko al diogu? Arazo sozialak daramaten aldatu eta gaurkotzearen bide horretan asmatuko al degu beharko den antolamendua sortzen? Galdera guztiz ez berdinak datorzkigunean, baliorik izango al dute orain artekoan baliagarritzat jo ditugun soluzio bideak, hau da erantzunak?

Zein izango dira gure gizarteak bere oreka ziurtatzerakoan erabaki beharko dituen lehentasunak? Zaitasun objetiboak dituzten pertsonentzat lana bilatzen diardugunak, etorkizunaren eskutik datorren lan merkatu automatizatu, prekarizatu eta babes gutxiko horretan izango al degu formakuntza baxua, laguntza beharra eta aktibitate errepikatzaileak gustoko dituzten pertsonei lana topatzeko paradarik? Izango al dute lekurik GUREAK bezelako enpresak? Nolakoa?

Zertan dudatan jarri ba daukagu, ez da ta brometakoa datorrena. Baina erronka berriei aurre egiteko gure indarrak nun dirauten garbi ikustea dagokigu eta nik bi behintzat aipatuko ditut.

Lehena, persona izango degula helburu eta gure ekimenen akuilu. Geroan ere pertsonak zein behar dituen eta zein mota eta neurriko laguntza eskatzen duen interpretatzen azkarrak izatea tokatuko zaigu.

Eta bigarrena, jasandako gure historiak hala erakusten digula kontutan hartuta, etorkizunean ere beharrezkoak izango direla laguntza behar duten pertsonen alde eta erantzun bila, ibiliko diren indar kudeatzaile propio eta bereziak. Bazterreratua izateko arriskuan dagoen hiritarrak ezin bestekoa izango du antolaketa bidez joera diskriminatzaileari aurre egingo dion indar organizatu bat bere alde. Hortik datorkit GUREAK 5.0 ideia mantentzea, aldaketak aldaketa eta zailtasunak zailtasun, hor izango bai da zeregin gaurkotu bat bizirik eta indartsu kudeatzeko aukera eta beharra.

Beno. Hitzak baino ez dira, baina praktikan ioko horretan sinestu eta murgiltzen geranean gaitasunak ezina gailentzen du. “Geroak esan beza” baina horretan sinesten degula zihur izan.